| Magalarte Zamudio upategiak Magalarte baserrian egiten ditu txakolinak. Magalarte, Zamudioko mendebaldeko hegaletan dago kokatuta. Mahastizaintza- eta ardogintza-tradizioak gurasoengandik seme-alabengana jasoa izan da 6 belaunaldiz gutxienez. Gaur egun, bertako instalazioek tradizioa eta puntako teknologia batzen dituzte, abangoardiako txakolina egiteko, beti ere, ingurumena, mahastia eta ingurunea errespetatzen. |